1. Hasi
  2. Gaur egungoa
  3. Agenda

Iruñeko agenda 2018, urtarrilak 23

Concierto

Jazz kontzertua: NOT (Grooving Funk)

UrtarriJAZZ zikloaren beste kontzertu bat izango da Sanduzelaiko Civivoxean, NOT (Grooving Funk) proiektuaren eskutik, Karibeko erritmoen proposamen bat, New Orleans atzean duela. Zikloko aurreko saioak bezala, 19:30ean hasiko da, eta sarrera doan da, gonbidapena hartuta, jarduera hasi baino ordubete lehenagotik.NOT 2016an sortu zen, Jon Uribeetxeberria musikariaren proposamen batetik abiatuta, zeinari batu zitzaizkion Francesco Casali (Hammond organoa) eta Asier Egüés (gitarra elektrikoa).

Lekua: Sanduzelaiko Civivoxa.

Data: urtarrilak 19, ostirala. 19:30


Haurrendako eskulan-lantegia euskaraz

Ostiralean eskulan-lantegi bat eginen da, euskaraz, Kondestable Civivoxean, 6 urtetik gorako haurrei zuzendua. 17:15ean hasiko da, 2 ordu iraunen du, eta parte hartzea librea da, aurrez izena eman eta 2 euro ordaindu behar badira ere.

Lekua: Kondestable Civivoxa

Data: urtarrilak 19, ostirala. 17:15 - 19:15


Erakusketa: "Espoliazioa"

Urtero legez, Ziudadelan daukagu Afrika behar-beharrezkoa zikloa, eta aurten hainbat sariren irabazle den Huescako prentsa-argazkilari Judith Praten erakusketa dakarkigu. Zuri-beltzeko eta koloreko 65 argazki dira, neurri handikoak batzuk, eta ikusleak interpelatu nahi dituzte, erakutsita zein diren Afrikako gatazka nagusietako biren zioak: Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Nigeria haien aberastasunaren ondorioz hondatzen ari dira, koltanaren eta petrolioaren produkzioaren ondorioz, hurrenez hurren.

Tokia: Ziudadelako Mistoen eraikina

Data: otsailaren 11ra arte



Iruña kultura da

Webgunean sartu

Hilabete honetan Iruñean

  • Mes anterior
  • 2018ko urtarrila
  • Mes siguiente

AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
Agendan bilatu

Noiz (Noiztik / Noiz arte)

Udala adi duzu

948 420 100, Iruñeaz kanpotik eta mugikorretik deituz gero

Ekitaldi edo jardueraren bat falta dela sumatzen baduzu, bidali ezazu mezu bat 010@pamplona.es helbide elektronikora, edo deitu 010 telefonora


© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI